Josu Juaristi: “Geratzen den demokrazia apurraren aurka kolpe zuzena izan da”

TTIP inguruan eztabaidarako ordu gutxi falta zirela, Martin Schulzek, Europako parlamentuaren presidenteak, Europear Batasuna eta AEB arteko negoziaketarako Europar Batzordeari diputatuen gomendioei buruzko bozketa bertan behera uztea erabaki zuen atzo. Beranduago, eskumako taldeek gaur burutu behar zen eztabaida atzeratzea ere eskatu zuten. Azkenean, bi bozken diferentziarekin -EAJ barne- bere helburua lortu zuten eta gaur egun ez dago gaia eztabaidatzeko data berririk.

GUE/NGL eta Berdeak/ALE gutxienez gaiaren eztabaida mantentzea mantentzea eskatu zuten hiritarrei hitza lapurtu gabe. Azkenean, nahiz eta sozialdemokraten artean zatiketa izan, talde kontserbadoreen -PPE, ALDE eta ECR- bozka amankomunak zapuztu zuen eztabaidarako aukera.

Guzti honen aurrean, EH Bilduko europarlamentaria den Josu Juaristik presidentearen jarrera salatu du “arautegiaren aitxaki tekniko bat erabili baitu eztabaida atzeratzeko ez zekielako bere taldekideen artean zein jarrera nagusitu behar zuen”.

“Eztabaidaren eta bozketaren atzerapenarekin gertatu dena onartezina da -azpimarratu du Juaristik- geratzen den demokrazia apurraren kolpe zuzena izan baita. Adierazgarria da, zeren eta hori da TTIP bera eta TTIP inguruko negoziazioak suposatzen dutena.”

“Honekin -gehitu du EH Bilduko parlamentariak- parlamentuaren gehiengo kontserbadoreak eztabaida oztopatu du beldur zelako, bereziki multinazionaleen zerbitzura ezarri nahi den arbitraje sistema onartezinaren inguruan beraien artean gehiengo argia ez zelako ziurtatzen”

“Gehiengo kontserbadore horrek argi utzi du eztabaidari eta herritarren iritziari beldur diela. Europako ezkerrarentzat presioa areagotzeko unea da, gizarteari TTIP inguruan informazio gehiago emateko beharra dago, akordioa aurrera badoa ondori latzak izango baiditu Europako herritar eta herrientzako. TTIP bertan behera uzteko Parlamentuan eta eremu guztietan aliantzak indartzeko unea da.”