Aralarrek adierazi nahi du ETAren behin betiko armagabetze iragarkia albiste ona dela Euskal Herriarentzat eta herritar guztiontzat. Iragarritako ekintza honek argi eta garbi adierazten du ETA-k bere hitza bete zuela, betetzen duela, eta betetzen segitzeko bermea eman duela. Armagabetzearen erabakia errealitatea da aspaldi Estatu Espainolak eta Frantsezak egikaritzeko oztopoak jarri arren, baina gaurko albistea erabaki horren irmotasuna eta betikotasuna berrestera dator.

Jarraitu irakurtzen

Hiru mila lagunetik gora bildu gara Bilbon tortura salatzeko, tortura pairatu duten pertsona batzuen deialdiari jarraituz. Aitortza, erreparazioa eta berriro gertatuko ez delaren bermea da Bilboko kaleetan eskatu duguna. Ezin ahaztu Euskal Memoria Fundazioak 5.657 tortura kasuak dokumentatu dituela eta horietatik oso oso gutxi izan dira ikertuak, are gutxiago epaituak eta oraindik kasu gutxiagotan ere torturatzaileak zigortuak, gainera, horrelako kasuetan askoten torturatzaileak indultatuak izan dira. Tortura baztertu egin behar dugu, era bat, eta tortura pairatu dituztenei, beste edozein biktimari bezala, aitortza eta erreparazioa sor zaizkie.

Jarraitu irakurtzen

Aralarrek torturaren biktima talde batek deitu duen torturaren aurkako manifestaziora joateko deia luzatu nahi dio Euskal Gizarte osoari. Biktima guztiek behar dute aitortza eta erreparazioa eta biktimen artean ezin bazterrean utzi tortura pairatu dituzten milaka lagun. 

Jarraitu irakurtzen

Urtero lez martxoak 8a heldu zaigu eta oraindik borrokarako bide luze eta zabala dugu aurretik. Egia da borroka feministari esker emakumeoi eskubideak aitortuak izan zaizkigula, hobe esanda, feministon borrokari esker eskubideen aitortza irabazi dugula, hala ere, oraindik urrats asko eman behar ditugu berdintasun erreala lortzeko.

Jarraitu irakurtzen

Aralarrek dei egiten die herritar guztiei bihar, Donostian, Sara Majarenas eta Izarren alde egingo den manifestazioan parte hartzeko. Sara Majarenasek, beste hainbat preso politikok bezala, kalean egon beharko luke. Sararen kasuan, gainera, gizatasunak hala behartzen duelako. Izar, bere hiru urteko alabatxoa, aitak erasotu eta zauritu zuen, eta orain, hiru urte beteko duenean, bere amarengandik aldenduko dute. Izarrek amaren babesa behar du eguneko 24 ordutan, eta amarengandik urruntzeko Espainiako estatuko justiziak hartu duen erabakia onartezina da.  

Jarraitu irakurtzen